Azaroan jarri zuten martxan deskontu.com eta Txomin Jauregi ekintzaileak otsailean iragarri zuen Sustatun zerbitzua Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere eman nahi zuela. Duela gutxi martxan jarri dute Logroñon eta ostegunean Bilbon ere jarriko dutela zabaldu dute.
Deskontu euskaraz eta gaztelaniaz dabilen zerbitzua da egunero Gipuzkoan, eta baita Errioxan orain, zerbitzu edo produktu baten eskaintza berezia egiten duena. Bazkari/afariak jatetxeetan oso ohikoak dira, baina denetariko zerbitzuak aurki daitezke bertan: ikastaroak, depilazioa, argazkilari zerbitzua... Sustatun abenduan atera zera atera genuen, adibidez: Gaztain erreak Internet bidez erosi.
Erosketa egiten duzunean, kode bat iristen zaizu posta elektronikoz, eta kode horrekin zoaz erositako zerbitzuaz edo produktuaz gozatzera. Hori bai, erosle kopuru minimo bat egoten da eskaintza baliagarri izateko.
Bada, ostegunetik aurrera eskaintza berriak izango dira Bizkaian. Ez dago posta elektronikoz harpidetzerik eskaintzetara, adi beraz, jarraitzeko bideak:
Erantzun
Sartu