Hitz Gurutzatuen Binakako I. Txapelketa
Hitz Gurutzatuen Binakako I. Lehiaketa antolatu dugu UEMAk eta Bergarako Udalak *LUMA hitz jokoak* elkartearen laguntzarekin. Txapelketa Bergaran jokatuko da, UEMA egunean, 2011ko ekainaren 4an. Lehiaketan 16 urtez gorako (2011n 16 urte betetzen dituztenak barne) edozeinek har dezake parte.
Lehiaketan 3 hitz gurutzatu beteko dira: lehenengoa 12x12koa, bigarrena 12x15ekoa eta hirugarrena 15x15ekoa. Lehenengo eta bigarren lanak kanporaketak izango dira eta finalera 4 bikote iritsiko dira.
Era horretako txapelketak egiten *LUMA hitz jokoak* elkartea hasi zen 2007an eta gaur egun Basaurin ere jokatzen da.
Parte hartzeko izen-ematea doan da eta nahi dutenek hemen dute izena-emateko orria.
Bestela, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura ere jo dezakete, honako helbide hauen bitartez: - Telefonoa: 943779166 - e-posta: euskara@bergara.net
Alimo denoi eta eman izena!
Erantzunak kargatzen...