Aurtengo edizio hau, oso berezia izango da mila arrazoirengatik. Eurovision jaialdirako hain ordu gutxi falta diren honetan, oraindik ez daukagu ezer argi. Soilik herrialde bakoitzak zein ordenetan abestuko duen dakigu. Dena liluragarriagoa izan dadin eta aurreikusiriko irabazlerik egon ez dadin( hots Norvegia 2009), ez dute botazioko ordenik plazaratuko.
Baina hori ere ez da ez dakigun gauza bakarra, aurtengo honetan ez dago inongo faborito handirik, beti egonten diren moduan. Baina berezitasun gehiago ere baditu aurtengo honek, aspaldian izan dugun finalik okzidentalena izango baita. Italiaren itzulerak markatu badu ere edizioa, aurten finalean, nahiko komunak ez diren herrialdeak ere izango ditugu: Hungaria ez genuen finalean ikusten 2007tik, Suitza 2006tik, Austria 2004tik,...eta aldiz, eurovisiboki garrantzitsutzat jotzen ditugun hainbat herrialde finaletik at geratu dira: Armenia 2006tik(debut urtea) top10ean ibilia, Norvegia bigarren eskandinaviar potentzia, Israel Dana Internatinalen eskutik eta Turkia 2003tik lehen hamabostetan saikatua. Halere, ez dugu inor faltan bota behar, lehengo urteko atsekabearen ondoren Suedia finalera sartu baita, Melodifestivaleneko herrialdea.
Bestalde, faborito handirik gabeko urtea dugu, hasieran urte txartzat jotzen zen arren, aukera anitzeko urtea bezala definitua izan da azkenean estilo guztietako abestietik: opera, Schalger, pop, dance, baladak, rock,...eta zoritxarrez urtero topatzen ditugun eta hain desiragarriak ez diren frikiak.
Frantzia: Aurten UKren baimenarekin big 5eko faborito gisa hartzen da. Zer alde? Kalitate askoko abestia da eta zerbait berria, oso ahots ona du Amauryk gainera. Zer aurka? Klasikotzat hartu daiteke eta hain ausarta izatean, 2 efektu izan ditzake oso ona edo oso txarra. Erresuma Batua: Frantziaren atzetik beste faborietoetako bat da. Zer alde? Blue talde arrakastatsua da eta beren itzulera oso txalotua izan da. Zer aurka? Jakina da Eurovisionen boy band delakoek ez dutela arrakasta handirik izaten.
Suedia: Lehengo urteko nahiagabearen ostean aurten oso indartsu dator. Zer alde? Kenperen konposizioetako bat da bere pop suediarraren ukituarekin eta Erikek presentzia asko du agertokian. Zer aurka? Suediari betidanik gehiago eskatzen zaio zerbaitegatik eta agian kutxaren impaktua ez da nahikoa Eskandinaviarrentzat.
Estonia: Baltikoko iparraldeko herrialdea, lehengo urteko aukeraketa txarraren ondoren, gogo handiekin dator. Zer alde? Getterrek oso ondo dominatzen du abestia eta bere gaztetasunak, puntu magiko bat ematen dio abestiari. Zer aurka? Estribilloa errepikakorregia suerta daiteke.
Bosnia & Herzegovina: Balkanek ere eman digute zeresana abesti alai honekin. Zer alde? Dudarik gabe balkaetako herrialdeen botoak jasoko ditu. Zer aurka? Bigarren postuan aterako da eta ez di inork postu horretan iarabazi.
Azerbaijan: Urteroko faboritoa. Zer alde? Abesti freskoa eta uda girokoa, suediarrek konposatua. Zer aurka? Azerbaijango fanen fanatismoak, euren abestia guztiz estaltzen dute eta horregatik ez da oso maitatua herrialde hau Eurofanen artean.
Bada, onenak irabaz dezala nire aldetik besterik ez: 12 points goes to Sweden!!
Erantzun
Sartu