Teknologia albisteak
1

Hautesgaua m-22, blogari elkarketa baterako deia EITBren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-16 : 10:05

Datorren maiatzaren 22an izango den hauteskunde-gauaren jarraipenerako, Eitb.com-ek gonbidapena luzatu digu, eta hemendik, blogari euskaldunei ere bai, EITBren egoitzan elkartu eta bertatik komentatzeko gaua. Wifia, zizka-mizkak, toki egoki bat... haiek jarriko dute. Blogariok eramangarriak eraman eta bertatik zerbait idatzi edo tuitak bota, horixe izango da egitekoa, hauteskundeetako emaitzak komentatu, 19.00etatik aurrera. Elkarren arteko topaketatxo bat ere bai, bide batez.

Kontuak aurrekaria izan zuen 2009ko martxoko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Orduan, Politika 2.0 izeneko taldearen inguruko blogari batzuk elkartu ziren, nagusiki gaztelaniaz jarduten dutenak. Haietariko batzuek errepikatuko dute oraingoan, baina gazteleraz jarduten duen wiki horretan izena emateaz aparte, Eitb.com-eko networking arduradunak, Lontzo Sainzek, gonbitea luzatu digu, euskaraz jarduten dugun blogariak ere ager daitezen. Sustatu han izango da, beraz, eta, lagunok, zuentzat ere bada gonbidapen hau.

Hitzordua da, beraz, EITBren Bilboko egoitzan, maiatzaren 22an, igandean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 20.00etan itxiko dira hautestontziak eta 22.00ak aldera emaitza adierazgarriak agertzen azalduko dira.

Bertaratzeko, pertsonalki eman behar duzue izena aldez aurretik, Lontzo Sainzi idatzita, sainz_lontzo abildua eitb.com, edo hemen bertan Sustatuko mezu honetan erantzun bat utzita: izen abizenak (eta Twitter kontua edo blog helbidea) adierazi, mesedez.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2011-05-20 : 13:00

Ni joatekoa naiz, eta lagun pare bat etorriko da akaso neurekin... Donostia-Bilbo-Donostia bidean tokia dago neure autoan. Inor animatzen bada, eman tokea.


Uste dut are interesgarriagoa jarri dela kontua delako SpanishRevolution hau dela eta... Horretaz jarduteko ere egongo da EITBko egoitzatik. Jan-edana emango digute, guk jardun eta jardun. Badago zertaz. :)


Erantzun

Sartu