Teknologia albisteak

Espainiako tortura eta inkomunikazioa salatu ditu IAren urteko txostenak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-14 : 11:05

Amnesty International (AI) nazioarteko erakundeak Giza Eskubideen urraketen inguruko txostena egiten du urtero. 2008an Espainiako Gobernuak zenbait neurri hartuko zituela onartu zuen Giza Eskubideen Planean; baina AIren arabera, Gobernuak ez du kasuak aztertzeko neurririk hartu.

Nazio Batuen Erakundeak zenbait gomendio egin zizkion Espainiako Gobernuari eta, Amnesty International elkartearen txostenaren arabera, honek ez ditu gomendio horiek aintzat hartu.

Txosten osoa salgai dago 23 £-ean espainolez, frantsesez eta ingelesez besteak beste. Baina Espainiar Estatuari buruzko txostena Garan aurkitu dugu, gaztelaniaz, pdf dokumentu batean.

Dokumentu horrek hainbat kontu aipatzen ditu, besteak beste:

  • Tortura eta tratu txarrak. 2008an Gobernuaren Giza Eskubideen Planak markatutako ildoak ez dira bete: ez da neurririk hartu poliziaren kustodian zeuden atxilotuekin gerta litezkeen eskubide urraketak jasotzeko eta argitaratzeko. Nazio Batuen Erakundearen lantaldeak gomendatu arren, Kode Penalaren erreforman ez dute torturaren definizioa aldatu.
  • Segurtasuna eta terrorismoaren aurkako neurriak. 13 eguneko inkomunikazioa mantendu da atxiloketetan; NBEak egindako gomendioei uko eginez.
  • Errefuxiatuak eta etorkinak. 2009an modu ez erregulatuan etorritako etorkin kopuruaren erdia etorri dira: 3.632. Jeitsiera eman da intertzeptazio politikak aplikatu direlako. NBEk gomendatu zuen Etorkinen Eskubideen Hitzarmena sinatzea, baina Gobernuak uko egin zion.
  • Emakumeen kontrako bortizkeria. 73 emakume hil dituzte euren bikoteek Espainian 2010. urtean; horietatik 29 etorkinak ziren. Modu ez erregulatuan dauden etorkinek salaketa jartzen badute Espainiatik kanporatuak izateko beldurra dute.
  • Arrazakeria eta diskriminazioa. Urtarrilean Poliziaren eta Goardia Zibilaren Zuzendaritzak zirkular bat banatu zuen, zeinek baimena ematen zuen atxiloketa prebentiboak gauzatzeko, kontreletan etorkin batek dokumentaziorik ez bazuen. Bestalde, Senatuak mozio bat onartu zuen, zeinek Gobernuari eskatzen zion Gobernuari honek beloa debekatzea "espazio eta ekitaldi publikoetan".

Albistea Berrian eta Argian ere argitaratu dute.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago