Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak IKT dirulaguntzetarako deialdiak egin dituzte. HPSren aurrekontuetan sartutako diru kantitateak %3ko jeitsiera izan du, eta zenbait arau berri sartu dituzte: aurreko urteetan diruz lagundutako egitasmoei, berrikuntzekin bakarrik lagunduko zaie; eta erredakzio-lanak zein eskatzaileen jardun orokorreko gastuak ez dira kontuan hartuko.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bi multzotan banatu ditu dirulaguntzak:
Guztira 1.576.000 euro beraz. IKT alorrean 1.626.000 euro izan ziren iaz, aurtengo jeitsiera, hortaz, 50.000 eurokoa izan da.
Diru kantitateak behera nabarmenegi egin ez badu ere, aldaketa handiak datoz aurtengo deialdiarekin, dirulaguntzen planteamenduari dagokionez. 6., 7. eta 8. artikuluetatik honako puntu hauek nabarmendu ditugu:
Dirulaguntzaren esleipenerako balorazio irizpideak 12. artikuluan jaso dituzte; puntu kopuru bera jarri dute -Euskarazko atariak edo webguneak atalean eta Interneterako euskarazko eduki berriak* atalean:
Agindua apirilaren 20koa da baina maiatzaren 11an ireki zen eskaerak egiteko epea. Ekainaren 10a izango da horretarako azken eguna.
Maiatzaren 10ean zekarren Gipuzkoa 2.0 programaren dirulaguntzen gaineko informazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, Jaurlaritzaren epe berarekin doaz: ekainaren 10a.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak izeneko atalean agertzen diren diru laguntzen kopuruak proiektu bakoitzari gehienez eman dakiokeenak dira eta ez deialdietan banatzeko dagoen diru kopuru osoa:
Hauetxek dira:
Edukiekiko eta edukien arteko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten tresna teknologikoak garatzeko diru laguntzen deialdian 103.466
IKTak erabiliaz, edukiak euskara hutsean hedatzeko enpresentzako diru laguntzen deialdian 138.134
IKTak erabiliaz, kultur esparruko edukien hedapen proiektuetarako diru laguntzen deialdian 202.000
Hiru deialdi hauei monografiak argitaratzeko dagoena gehitzen baldin badugu Gipuzkoa 2.0 deialdi guztietan banatzeko diru kopurua 507.600 Euroetakoa da.