Teknologia albisteak

Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azokarako irudi lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-13 : 13:05

Gerediaga Elkarteak 2011ko Liburu eta Disko Azokarako kartel eta promoziorako irudi lehiaketa abian jarri du dagoeneko: uztailaren 15ean itxiko da lanak aurkezteko epea.

Lehen Durangaldeko artista bati enkargatzen zitzaion Azokarako kartela egitea, baina 2007tik lehiaketa bidez aukeratzen dute.

Oinarrietan zehazten denez, irudian erabilitako ikurrek ezin dute "inolako diskriminaziorik egin jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, pentsamoldea edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozial tarteko dela".

Duela bi urteko kartelak hautsak arrotu zituen Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak matxista iritzi zionean Gizon ikusezina Azokan leloari.

Lehiaketan parte hartzeko

Lehiaketan parte hartzeko epea uztailaren 15ean itxiko da. Epe horretarako CD-Rom edo DVD euskarrian aurkeztu beharko dira; artxiboa JPG, TIFF edo PDF formatoan aurkeztu beharko da 300 ppp erresoluzioan eta 70 x 50 neurrian (ez etzana).

Irudiarekin batera, kartelaren garapena aurkeztu beharko da, 84 x 59 zm-ko neurrian, honako testuarekin:

46. Durangoko

Euskal Liburu eta Disko Azoka

2011ko abenduaren 4tik 8ra

Lanak sinatu gabe aurkeztu behar dira, karatulan ezizen bat idatzita. Gutunazal itxi batean sartu behar dira datu pertsonalak (izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, e-posta eta NANaren fotokopia).

Saria 1.300 eurokoa izango da. Oinarriak pdf dokumentu batean (103,3 KB) eskuratu daitezke.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago