Teknologia albisteak
1

Turismoa erakartzeko prestatutako argazkiak eta hoteletako benetakoak konparatzeko galeria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-13 : 11:05

Oyster.com hotelen erreserbak egiteko webgune bat da, zeinek jasotzen dituen adituen kritikak eta hoteletako benetako argazkiak. Hotelen webguneetako argazki deigarriak eta tokiotako benetako argazkiak bata bestearen alboan jarriz galeria bat sortu dute, konparaziorako.

Promoziozkoa: Oyster.com

Goiko argazkian adibidez: bi kamarero txukun-txukun jarritako janaria zerbitzatzen, mahai garbi-garbia eta lasaitasuna iradokitzen duen jantokia iragartzen du hotelak, baina ez dirudi errealitatearekin antzekotasun handia duenik: zuk zeuk hartu behar duzu janaria, mahai-oihala zikinduta, atzean jendea ikusten da... ez dakigu janaria zer moduzkoa den, baina argazkiek oso egoera kontrakoak pentsarazten dituzte.

Baina janaria probatu gabe ere, hotelera iritsi bezain laster geratzen dira desberdintasunak agerian, zenbait kasutan. Madera izeneko honako hotel honetan adibidez, hotelaren publizitatean baino zaharragoak dirudite Oyster-ekoek sarreran topatutako altzariak. Irudi-editore batekin moldatuak dirudite:


Argazkiak.org | Hoteleko sarrera promoziozkoa: Oyster.com

Hondartza, itsasoa eta igerilekuak hotel askoren puntu indartsuenetakoak izaten dira. Baina jartzen al dute liburuxka edo webguneren batean argazkirik hondartza jendez beteta dagoela? Hemen konparazioa, Mandalay Bay hotelaren argazkia eta Oyster-ekoek ateratakoa:


Argazkiak.org | Igerilekua © promoziozkoa: Oyster.com

Logeletako ikuspegia puzteko ohitura nahiko hedatua dago, hemen adibidez Four Seasons Miami hoteletik nola ikusten den hiria:


Argazkiak.org | Ikuspegia logelatik © promoziozkoa: Oyster.com

Horrelako gehiago ikusteko Photo Fakeouts atala ikusi oyster.com-en.

Erantzunak

Gari Araolaza
2011-05-13 : 11:57

Hau eta honelako beste adibide polit asko ikusi ahal izan genituen atzo, Iñaki Lakarrak Informatikari Euskaldunen Biltzarrean emandako hitzaldian.


Iñaki Lakarra - Lineako ospea. Zer dio Internetek nere markari buruz?


Erantzun

Sartu