Maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetan botoa postaz emateko azken eguna 24 orduz atzeratzea erabaki du Hauteskunde Batzordeak; hortaz, maiatzaren 19a izango da posta bidez botoa emateko azken eguna. Baina horretarako beharrezko dokumentazioa eskatzeko epea gaur amaituko da.
Erabakia atzo hartu zuen Hauteskunde Batzordeak: espainiar Estatuko Correos-en bulego guztietan maiatzaren 19ra arte egongo da botoa emateko aukera, bulego horien ordutegi normalean.
Hasiera batean epe hori maiatzaren 18an agortzekoa zen, baina 24 ordu atzeratu dute Garak dakarrenez.
Horretarako eskaera egiteko azken eguna da gaur. Botoa postaz eman ahal izateko NAN txartelarekin inprimaki bat bete behar da Correos-en bulegoan, eta maiatzaren 15a baino lehen dokumentazioa bidaltzen dizute zure etxera.
Dokumentazio hori, botoarekin batera, gutun ziurtatuz bidaltzen da Correos-en bulegoetatik, doan.
Erantzun
Sartu