Teknologia albisteak

Berdintasuna aldarrikatzeko marketin biral kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-12 : 12:05

Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroak marketin kanpaina jarri du abian: pegatinak eta errotulagailua bidaltzen dizkizute etxera, eta zuk berdintasun gabezia dagoela uste duzun tokian uzten duzu zure mezua.

Kanpainan parte hartzea erraza da:

  1. Berdintasuna.com webgunean eskatu dezakzeu zure Berdintasun kit-a. Pare bat egunean zure buzoian jasoko duzu. Pack horretan datoz hainbat pegatina, eta errotulagailu bat.
  2. Berdintasun gabezia toki fisiko batean detektatzen baduzu, pegatina horietako batean idatzi zure gogoeta.
  3. Argazkia atera eta bidali.

Proba egin dugu kit horren eskaera egiten: eskatu eta bi egunera jaso dugu kit hori buzoian:


Argazkiak.org | Berdintasun kit-a © cc-by-sa: sustatu

Pegatinaren marrazkiak oin-urrats itxura du, eta ildo horretatik doa kanpainaren leloa: "Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko urrats asko eman behar ditugu oraindik ere". Kanpaina honetan argazki bakoitzak "urrats bat" irudikatzen du, hortaz.

Pegatina horiek jar ditzazkezu nahi duzun tokian: kontua da berdintasunerako urrats bat non falta den begibistan jartzea. Sarrerako irudian ikusten diren bi horiek, adibidez, zera diote:

  • "Tapa irekitzeak ni ere izorratzen nau"
  • "Emakumeen omenez izendaturiko zenbat kale ezagutzen dituzu?"

CIINPI Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroaren ekimena da; Espainiako Osasun, Gizarte-politika eta Berdintasun Ministerioaren dirulaguntza jaso du eta Breaking Molds agentziak garatu du. Kanpaina Twitterren eta Facebooken ere badago.

Erantzun

Sartu