Teknologia albisteak

Coalicion Canaria alderdia CiUren bideo batean "inspiratu" da kanpainarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-10 : 11:05

Kanarietako Gobernurako Coalición Canaria alderdikoak ez dira asko nekatu Paulino Rivero hautagaiaren bideoa egiteko. Bideoa kopia hutsa dirudi, 2010eko Kataluniako hauteskundeetan Artur Mas (CiU) Generalitateko Presidentearen kanpainarena.

Coalicion Canaria alderdiaren bideoa (2011)

Convergencia i Unio alderdiaren bideoa (2010)

CCren logo bat, CiUren beste baten oso antzekoa

Bideoen parekotasunaz Twitterren jakin dugu eta Canarias Bruta blogean aurkitu dugu horri buruzko artikulu bat gaztelaniaz. Artikulu horretan, bideoez gain, beste honako hau ere ikusi dugu:

Coalicion Canaria alderdiak egindako Soy como tu kanpainarako egindako logoa, Convergencia i Unio koalizioak darabilen logotipoaren irribarrea darama.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago