Oraindik ere, Bildu hauteskundeetatik kanpo uzteko bidea egon badago, Alderdien Legearen azken aldaketan kanpainan bertan legez kanporatzeko prozesua egin eta burutzeko bide gehigarri bat ezarri baitzen: izan ere maiatzaren 12a arte ezarri dezake beste ilegalizazio eskaera bat Gobernuak, eta bide horri ekiteko eskatu dio PPk Gobernuari, agiri honetan.
PPren agiriak hauteskundeen ondorengo metodo berriei ere erreferentzia egiten die:
Espainiako Gobernuak, bere aldetik, adierazi du Auzitegi Konstituzionalaren emaitza onartzen duela, baina legez kanporatzea eskatzeko moduko motiboak egon bazeudela esaten jarraitzen du. Barne-ministeritzaren mendeko Goardia Zibila eta Polizia azken unera arte txostenak egiten, eta Justizia ministerioaren mendeko Fiskaltza ere tematuta egon dira Bilduren kontra orain arte. Maiatzaren 12a bitartean berdin segituko ote duten ikusteko dago.
Kuadrilla honen erreakzinoak asko gogorarazten deusta lehengo egunean Iker Casillas, CR7, Mourinho eta enparauek erakutsi ebenaz.
Bizitza honetan irabazten eta galtzen jakin behar da, are gehiago goiko postu publikoren bat badeukozu.