Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elkartasuna langabeziaren eta gizarte-bazterketaren aurrean mahai-ingurua

Kutxa Gizarte Gunea
2011-05-07 12:05

Kutxa Gizarte Ekintzaren ekimenez Kutxa Gizarte Guneak jarri dira abian. Martxoan izan zen lehenengoa, adimen urritasuna duten pertsonen integrazio sozialaren inguruan, eta datorren astean izango da bigarren foroa: langabeziaren eta gizarte-bazterketaren aurrean elkartasuna. Ken Loachen Raining Stones filmaren proiekzioarekin hasiko da ekitaldia (bertsio orijinala euskarazko azpitituluekin), eta Maite Artolak aurkeztutako mahai-ingurua izango da jarraian, maiatzaren 10ean, asteartearekin.

Izatez, maiatzaren 10eko hori da egitarauaren zati bat, euskaraz izango dena, baina bi eguneko egitaraua du II. Gizarte Foro honek; estruktura beretsuarekin, proiekzio batekin hasi eta mahai-ingurua jarraian, euskaraz lehenengo egunean eta gaztelaniaz bigarrenean.

Maiatzaren 10ean euskaraz

  • 19.00: Proiekzioa: Raining Stones (Ken Loach). Bertsio orijinala proiektatuko da, euskarazko azpitituluekin.
  • 20.45 Mahai-ingurua: Maite Artola kazetariak aurkeztuta, hiru gonbidaturekin: Humaneko zuzendari Jon Zarate, Joseba Barandiaran ekonomilaria eta Martin Agirre, lan bila dabilen pertsona bat.

Maiatzaren 11an gaztelaniaz

  • 19:00 Proiekzioa: En la puta calle (Enrique Gabriel)
  • 20:45 Mahai-ingurua: Iñaki Gabilondo kazetariak aurkeztua, honako tertuliakideekin: Emaus elkarteko zuzendari Javier Pradini, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren bitartekotza sozialeko zuzendari Elena Luquin, Enrique Gabriel (pelikularen zuzendaria) eta Felix Garitano parrokoa.

Ekitaldiak doakoak dira eta izena eman gabe bertaratzea dago. Horrez gain, mahai-inguru horiek streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gizarte Kutxaren webgunetik.

Kutxa Gizarte Gunea kutxaren Gizarte Ekintzaren ekimena da; bere helburua gizarteari balioak transmititzea da, eta ahalmen-urritasunak, fisikoak edo psikikoak, dituztenen taldeen eta nolabaiteko mendekotasuna duten pertsonen gizarte-integrazioaz sentiberatasun handiagoa lortzea.

Zentzu horretan antolatzen ari diren ekitaldiei buruzko informazioa Twitter bidez jarraitzeko aukera dago (@forosocialkutxa) eta baita Facebook bidez ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu