Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren (TC) 2. aretoak (6 pertsonak osatua) erabaki zuen atzo Francisco Jose Hernando epailea izango dela ponentea gaur jakitera emango den Bilduren inguruko erabakian. Baina horren ondoren, berehala, Bildu-ren beste erabaki bat etorri da: errekusazioa aurkeztu dute Hernandoren aurka.
Auzitegi Gorenean (TS) Batasuna legez kanporatzeko erabakiak hartu zituen salako presidente izan zen Hernando, eta bere garaian epai hura irten aurretikm "espero zen" emaitza etorriko zela bota zuen adierazpen batzuetan: aurrejuzguak erakusteagatik errekusatu zuten orduan Batasunakoek, baina ez zuten aurrera egin errekusazio haiek. Hernandoren errekusazio errefusatuarena Estrasburgora ere iritsi zen, baina han ere ez zuen aurrera egin.
Errekusazioa onartzen bada gaur, 6 lagunen bozketa barik, 5ena izan daiteke, eta diotenez, horietan 3 dira progresistak edo (Goreneko boto partikularraren alde ager daitezkeenak), eta bi geratuko lirateke PPren aldekoak (Goreneko gehiengoko ildokoak). Hernandoren errekusazioa ez balitz gertatuko, 3-3 berdinketarekin baliteke Konstituzionaleko plenariora igotzea erabakia, eta kasu horretan, ustez (berriz ere), progresistak omen dira hor nagusi.
Zer gerta ere, nonbait gaur gauerdia baino lehenago jakingo omen da ea Bilduri aurkezten uzten zaion edo ez, TSaren igandeko debekua berresten den ala ez. Gauerdian hasten baita maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina.
Twitterreko #Bildu hashtag edo gakoaren bilaketan, El Mundo egunkarirako esteka bat lehena agertzen zaizu,
promozionatua. Babestutako esteka hauek ordaindutako publizitatea dira noski, Hemen azaltzen du Twitterrek zer diren.
Argazkiak.org | Bildu bilaketan, El Mundo nabarmendua © cc-by-sa: sustatu
Azken ordukoak: