Teknologia albisteak

Iñaki Soto: "Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-06 : 14:05

Euskonews Gaztean elkarrizketa egin diote Gara egunkariaren zuzendari Iñaki Sotori. Kazetaritzaren neutraltasunaz hitz egin du Sotok, besteak beste.

Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna eta gainera kaltegarria ere bada, bai lanbidearentzat eta baita gizartearentzat berarentzat ere

Goiko aipu horretan jarri dute arreta Argiakoek, eta hortik ikusi dugu elkarrizketa osoa Euskonews-en. Bertatik beste aipu batzuk ere ekarri ditugu hona.

Inpartzialak ezin izan garen moduan, kazetaritzak ezin du izan alderdikoia, eta akaso hori da hemen gertatzen dena.

Lanaren kultura

Prentsa idatziaren krisiari buruz hizketan, kazetaritzako langileen baldintzen inguruan galdetuta, gogoeta zabalagoa egin du Sotok, gizartean izaten ari den kultura aldaketarekin lanaren kulturaren inguruko gogoeta hau egin du:

Kultura aldaketarekin batera galdera bat ateratzen da, hain justu, lanaren kulturak iraungo ote duen gure herri honetan. Aldatu egingo dela iruditzen zait, jendeak beste gauza batzuk egin gura ditu eta lanak beraien bizitzaren zentro izateari utzi diezaiola nahi du.

Erantzun

Sartu