Teknologia albisteak

Kfe04: Hiri hezitzaileen inguruko solasaldia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Ezeiza eta Luistxo Fernandez
2011-05-05 : 11:05

Hiri hezitzaileen inguruan proiekturen batean parte hartzen ari bazara edo, besterik gabe, gai horren inguruan duzun ikuspegia trukatu nahi baduzu, datorren ekainaren 7an, asteartea 18.00etatik aurrera, aukera izango duzu Donostian kafetxo baten bueltan eztabaidatzeko, euskaraz izango den bilkuratxo batean. Topaketa hau Kfé Innovación izeneko formatuan egingo da, Kpacita SCAko lantaldearen ekimenez. Aurtengo laugarren deialdia izango denez, #kfe04 etiketa erabiliko dugu, gehi #DON etiketa Donostiako tuitak identifikatzeko.

Deialdi honen berezitasun nabarmenena da aldi berean 30 egoitzatan gauzatuko dela: Donostia bezala, Getxo, Bilbo, Iruñea, Bartzelona, Lleida, Sevilla, Malaga, Salamanca, Buenos Aires, Washington D.C., Madril, Quito, La Pobleta de Belveí, Tenerife, Torreón (Mexiko)... Zerrenda osoa hemen duzu ikusgai.

Donostiako topaketaren berezitasuna da euskaraz egingo dugula eta bertan trukatzen diren ideia eta proiektuen berri euskaraz eta gaztelaniaz zabalduko dugu, gainerako hirietako informazioarekin batera trukatzeko. Euskarak halako nazioarteko sarean presentzia izatea merezi duela uste dugu.

Non eta noiz?

Donostiako Astoria7 Hotelean izango da Kfe hau, ekainaren 7an, asteartea, 18:00etatik 20:00etara.

Gehienez 20 lagun izango gara bertan, horregatik, interesa duzuenok izena lehenbailehen ematea da gomendagarriena. Ez du inork lehentasunik izango, eskariak egiten diren ordenan onartuko dira. Izena emateko argibideak.

Azpigaiak

Jorratuko diren gai nagusiak, Hiri Hezitzaileen Kartan jasotakoen arteko hauek izango dira batik bat:

  • Hirian erabiltzen diren hizkuntzen jakintza, ikaskuntza eta erabilera, pertsonen arteko kohesiorako elementu gisa
  • Hiriko espazio fisikoaren antolaketa jolastokiak, aisialdirako guneak, naturgunea... modu armonikoan garatuta
  • Haur eta gazteen heziketa formala, ez formala eta informala
  • Belaunaldiarteko elkarrizketa
  • Elkarbizitza baketsua aniztasunean
  • (...)

Gaiak hauek izan daitezke edota norberak dakartzanak. Koordinatzaileak ekitaldiaren aurretik partaideekin harremanetan jarriko dira, eztabaidagai edo proiektu zehatzak proposatu ahal izateko

Formatua

Kfé Innovación topaketa-formatua 2010. urtean Kpacita. SCAren ekimenez Sevillan sortu zen, eta honakoak ditu oinarrizko zutabe: elkarrizketa, ekintza eta lankidetza.

Aurtengo 3. kfean hainbat egoitza sinkronizatzeko ahalegina egin zen eta Bartzelona, Lleida, Sevilla eta Getxon aritu ginen hiri-proiektuak mintzagai. Hemen informazio gehiago euskaraz.

Aldiberekotasuna batez ere Twitterren laguntzaz bideratu zen, etiketa bera ordu berean erabili baitzen. Topaketa sinkroniko horrek interesa piztu zuen eta horren ondorio da oraingoan 30 egoitza egotea prest aldi berean gai bera jorratzeko.

Egoitza bakoitza autonomoa da eta koordinatzaile bakoitzak erabakitzen du nola garatuko den eztabaida. Partaideek euren proiektuak labur-labur aurkez ditzakete eta horrez gain, hainbat gai jorratzen dira.

Kfe ekitaldien koordinatzaileak beti dira Twitter kontua duten pertsona fisikoak etam Donostiaren kasuan, izango gara:

Gainera, twitterren #kfe04 etiketa jarraitzen duten lagunek ere hartuko dute parte eztabaidan eta ekintzako proposamenetan, eta aukera horrek bideratuko ditu bertara joaterik ez daukaten lagunen ekarpenak, Donostiaren kasuan, #DON etiketa ere erantsita, euskaraz zein gaztelaniaz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago