Teknologia albisteak

Bettween.com, Twitterreko elkarrizketa bat dokumentatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-04 : 11:05

Twitterren elkarrizketa bat izatea (baita luzea ere) erraza da. Baina amaitu ondoren, hura dokumentatzea, edo inplikaturiko pertsonez gain, hartu-emana besteei jakinaraztea, ez horrenbeste. Baina badaude tresnak laguntzen dutenak, eta horietako bat da Bettween.com. Adibide gisa, horra Rafaela Romerok eta Xabier Euzkitzek elkarrekin aste honetan izandako eztabaida, zerrenden baliogabetzea dela-eta.

Twitterrek duen @aipuak egiteko gaitasunagatik, eta zeuri aipu egiten dizuten bakoitzean hori ikusteko duzun aukeragatik, elkarren arteko mezu-trukeak erraz egin daitezke, batzuetan txat baten erako elkarrizketa luze baten gisara garatu. Bi lagunen arteko hartu-eman hori agian agertuko da beste lagunen mezu-katean, baina beste hainbat mezurekin, eta Twitterrek duen unean uneko izaera horrekin, zaila izaten da elkarrizketa horien zentzua gordetzea.

Bettween.com zerbitzuak laguntzen du apur, ordea. URL soilen bidez ere eraiki daitezke elkarrizketa horiek:

Embed edo itsasteko aukera ere ematen du Bettween.com-ek. Horra gure adibideari jarraiki:

Xabier Euzkitze bertsolaria eta ETBko aurkezle eta langilea da. Rafaela Romero PSE-EEko Gipuzkoako ordezkaria da, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea (eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen emaztea).

Bien arteko eztabaidaren pizgarri nagusia izan zen Romeroren mezu hau. Nonbait espero zuen Romerok bere jarraitzaileek EAJ salatuko zutela, Bildu kanporatuz gero, haien mesederako omen delako. Kontua da 2007ko hauteskundeetan EAE-ANV kanpoan geratzearen ondorioz dela, neurri batean, Rafaela Romero Batzar Nagusietako presidente...

Erantzun

Sartu