Auzitegi Gorenaren erabakiaren arabera, indarkeria salatzeak ez du balio
Sarean daude jada, Auzitegi Gorenak Bildu koalizioari ezarritako debekua, Bilduren alde azaldu diren sei epaileren iritzia, eta erdibidean geratu den beste epaile batena. Orri asko dira, baina esaldi honek arreta deitu digu. Bildu osatzen dutenek indarkeria kondenatzea alferrik da, ze indarkeria kondenatzea ETAren taktika instrumentala da, legez kanporatzea ebitatzeko, eta hortaz, kondena adierazpenen balioa indarrik gabe geratzen da.
La condena de la violencia es una táctica instrumental que la propia ETA auspicia para impedir la ilegalización de su rama política; siendo este un dato que priva de vigor decisivo a las manifestaciones de condena.
Gaur goizean Bilduk prentsaurrekoa emango du. Pentsatzekoa da Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko dutela. Konstituzionalak osteguneko gauerdia baino lehen eman beharko du epaia, orduan hasiko baita hauteskunde kanpaina. Konstituzionalak Gorenekoa baliogabetuko balu (eta batzuek uste dute horretarako aukerak badaudela), gero ere Gobernuak, fiskaltzaren eta estatuaren abokatuaren bidez ere, koalizioa hauteskundeetatik at uzteko aukerak izango ditu, maiatzaren 20a arte, horretarako bide ematen baitute alderdi politikoen legearen azken aldaketek. Foru eta udal hauteskundeak maiatzaren 22an izango dira.
Erantzunak kargatzen...