Teknologia albisteak

Nafarroa Bai eta Bildu, nahasmena Twitterren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-05-02 : 09:05

Auzitegi Gorenak Bildu-ren zerrenda guztiak baliogabetu ondoren, mezua zabaldu zen bart gauean Twitterren, Nafarroa Bai 2011 koalizioak erretiratu egingo zituela bere hautagaitzak hauteskundeetatik. @Nabai2011 Twitter kontuan zuen jatorria albisteak, eta Bilduren kontutik eskertu ere egin zuten, baina handik gutxira @NafarroaBai2011 kontutik gezurtatzea etorri zen, lehen kontua gezurrezkoa zela, intoxikatzailea.

Kaosa areagotuz, @Nabai2011 kontuak errepikatu egiten ditu eta zituen @NafarroaBai2011-ren mezuak, baita @Nabai2011 salatzen zuena ere.

Izatez, @Nabai2011 kontua txukunago ageri da Twitterren @NafarroaBai2011 delakoa baino, bederen koalizioaren webgunerako lotura baitakar: NafarroaBai.org

Izenen nahasmenari gehitzen zaio kasu honetan koalizioak izen ofiziala Nafarroa Bai 2011 duela honako honetan. Nafarroa Bai huts-hutsean bere horretan ez dute erabili nahi izan, koalizioaren sustatzaile orijgnaletako bat, Eusko Alkartasuna, kanpoan baitago.

Erantzun

Sartu