Teknologia albisteak

Karrisolasa Iruñean, Hizkuntza eta politika, maiatzaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia
Karrikiri Elkartea, Iruñea
2011-05-10 : 12:05

Iruñeko Karrikiri euskaldunon elkarteak ekimen abian jarri du euskalgintzarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa foroa da Karrisolala. Hurrengo saioan, maiatzaren 18an, Euskal Herrian maiz ateratzen den gai bat izanen dugu hizpide, alegia: "Hizkuntza eta politika"

Martxotik aitzina Karrisolasa, Iruñerriko euskaldun guztiei zuzendutako egitasmo berri bati heldu dio Iruñeko Karrikiri elkarteak. Ekimen honen xedea euskalgintzarekin lotutako hainbat gai jorratzeko eztabaida foro informala sortzea da, hilean behin elkartu eta Iruñerriko euskaldun guztiei zuzenduta dagoena.

Izan ere, egunkari, aldizkari, liburu, internet eta gizarte sareetan hainbat artikulu, ekarpen eta testu interesgarri irakurtzeko parada izaten baitugu maiz, baina horien inguruan patxadaz solastu eta iritziak elkar trukatzeko aukera gutxi izaten baitugu. Eta horretarako Bixente Serrano Izko idazlea eta Aitor Etxarte Karrikirikidea dira bertako animatzaileak.

Ekimenaren hirugarren saioa heldu den maiatzaren 18an eginen dugu, betiko moduan, Iruñeko Xabier karrikako gure egoitzan, 4. zenbakian. Eta oraingoan, gainera, Euskal Herrian maiz ateratzen den gai bat izanen dugu hizpide, alegia: Hizkuntza eta politika.

Berri gehiagorako: www.karrikiri.org

Erantzun

Sartu