Teknologia albisteak

Gudaldien errekreazio historikoak Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-28 : 17:04

Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan ohikoak dira batailen erreplika antzeztuak egitea. Euskal Herrian, badirudi Sancho de Beurko elkartea hasi dela horrelakoak antolatzen. Hilabete honetakoa da irudi hau, apirilaren 2an Gueñesko Taramona auzoko Luxar mendiko inguruetan egindako errekreazio historikoa egin zutenekoa. Argazkian requete nafarrak eta gudariak.


Argazkiak.org | Guenesko errekreazio historikoa. Requeteak eta gudariak. © cc-by-sa: xeskisabel

Beste ekitaldi bat izan da Gernikako bonbardaketarena, herenegun egin zutena Gernikan. Kasu honetan kantuz hornitutako antzezpen bat izan da, gudaldi errekreazioa baino gehiago, eta 200 bat herritarrek hartu dute parte hartan.

Erantzun

Sartu