Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ingalaterrako printzeen ezkontzarako ETAk prestatu duena

Sustatu
2011-04-28 13:04

Environmental Transport Association (ETA) da erakunde britainiar bat kanpainak eta produktuak garatzen dituen garraio ohitura berdeagoen alde. Bihar Ingalaterran den oinordeko monarkikoaren ezkontzarako, produktu propagandistiko hau kaleratu dute: munduko karabanarekin txikiena.

Ideia da biharko printze-printzesen ibilbide glamurosoaren lehen lerroan egon nahi baduzu, akaso honekin joan zaitezkeela, gaua bertan pasatzera ere, pertsona batek bere luzean lo egiteko lekua baitu.

Informazio gehiago:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu