Sustatu logoa Teknologia albisteak

EAJren hauteskundeetako atrezzoa: Ikeako eskaintzak

Sustatu
2011-04-23 11:04

EAJren mitinetako atrezzoa zure etxera eraman nahi baduzu, merke egin dezakezu: EAEko Foru Aldundietarako hiru hautagaientzako sofa eta mahai bana, guztira 252 euroan. Ikeako sofa tipikoak eta 5 euroan dauden mahaiak erabili dituzte hautagaien aurkezpenerako. Barruan argazkiak eta modelo zehatzak.

Sofa gris bat eta bi gorri; mahai marroi ilun bat eta 2 txuri. 79 euro balio du sofa horietako bakoitzak Ikean, eta 4,99 euro mahaiak. Barakaldoko Ikean salgai daude, adibidez.

Argazki orijinala Deian ikusi dugu eta gehitu dizkiogu Ikeako bi altzari horiek:

Kalkulagailua aterata, eserlekuak eta mahaiak: 3x79 + 3x4,99 = 251,97 euro.

Biharko Aberri Egunerako ez dakigu Suediako altzariak ala, Areitz bat Bizkaian da... kantuari helduta, hemen egindakoak erabiliko ote dituzten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu