Teknologia albisteak

Prentsa oharrik ez, mesedez; albisteak bai, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-28 : 11:04

Tarteka telefono deiak eta mezuak jasotzen ditugu Sustaturen e-posta helbidea eskatuz, prentsa oharrak bidaltzeko. Sustatuk ez ditu prentsa oharrak jasotzen. Weblog kolektiboa da Sustatu; albistegi horizontala deitzen deiote beste batzuek: edonork idatzi dezake albiste bat Sustatun, eta oharrak moderatuak badira ere, normalean argitaratzen ditugu. Baina e-postaz jasotako prentsa oharrak ez, gogoratu nahi dugu Sustatuk ez dituela prentsa-oharrak jasotzen.

Politika honen berri eman izan dugu lehenago ere, eta horregatik ez dugu postontzia publiko egiten. Hala egingo bagenu, ezinezkoa litzaiguke prentsa oharrak eta spama desberdintzea. Edo bestela esanda: prentsa oharrak spama dira Sustaturentzat.

Sustatun, esan bezala, edonork idatzi dezake. Are gehiago, Sustatuzaleak animatzen zaituztegu komunitatearentzat interesgarriak izan daitezkeen albisteak idaztera. Formulario bat beteta egin dezakezu hori, izenburua, sarrera eta gorputza idatziz. E-posta helbide bat eskatuko zaizu, konfidentziala izango dena; helbide horretan konfirmazio mezu bat jasoko duzu albistea bidalitakoan. Bertan klik egin eta horrelako aukera bat azalduko zaizu, zeuk idatzi duzula konfirmatzeko:

Behin zure mezua konfirmatuta, albistea moderazio kola batean sartuko da. Onarpena eta argitalpena edizio-taldearen esku geratzen da. Mezuak editatzeko aukera gordetzen dugu, argitasunaren mesedetan.

Jakin badakigu albiste gehiago jasoko genituzkeela prentsa-oharrak onartuko bagenitu, eta sustatuzaleek ez duzuela beti idatziko, baina uste dugu jendeak idazteko lana hartuko duela zerbait interesgarria kontatu nahi duenean, eta azken emaitzaren kalitatearen onerako izango dela sinisten dugu.

Publizitatea Sustatun

Publizitate kanpainentzat iragarkiak jartzeko aukera ere egon badago. Sustatun publizitatea jarri nahi duenak hemen ditu horretarako aukerak. Lau kokapen posible daude iragarkientzat: goiburukoa, albisteen artekoa, zutabeko txikia eta zutabeko karratua, bakoitza bere prezioarekin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago