Teknologia albisteak

Pudi pudi, familia osoarentzako flan erraldoia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-30 : 14:04

Giga pudding da flan erraldoi bat, hainbat lagunentzat balio duena, dozena bat lagunentzat-edo. Berez jolaserako trensa bat da, Takara Tomy enpresak 2008an merkaturatua. Umeentzat saltzen duten produktu bat, flan handia egiteko behar diren osagai guztiekin. Kantua barregarria egin zaigu: pudi, pudi, pudi! Barruan pegatu dugu bideoa.

Abestia:

Abestiaz gain, bideojokoa ere aurkitu dugu sarean: koilararekin flanak harrapatzea da zeregina. Giga Pudding bideojokoa Takara Tomyren webgunean daukazue, beste hainbat bideojokorekin batera, online probatu nahi badituzue.

Erantzun

Sartu