Teknologia albisteak
1

"Irudimena" sormen lehiaketaren sariak banatu dituzte Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia
Azkue Fundazioa
2011-04-22 : 09:04

Irudimena sormen grafiko eta idatzizkoa saritzen duen lehiaketaren sariak banatu ziren larunbatean EHU-UPVko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Lehiaketa Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu dute eta guztira 120 lan ezberdinek hartu dute parte.

Lehiaketa “Irudimena” lehiaketaren helburua gazteen artean euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea izan da. Horretarako, parte-hartzaileek eskeinitako Creative Commons lizentziapeko hamabi irudien inguruan euren sormena azaltzeko aukera izan dute. Irudi hauek oinarritzat hartuta, bai beste irudi bat edo bai testu bat imajinatu behar zuten, edozein estilo, teknika edo genero erabiliz.

Bi kategoria ezarri ziren atal bakoitzeko: 25 urtetik gorakoentzat eta adin honetatik beherakoentzat.

Sariak potoloak izan dira ere: netbook bat kategoria eta modalitate bakoitzean lehenengoa atera denarentzat; argazki-kamera bigarren postua lortu duten lau lagunentzat eta iPod mp4 bat hirugarren postua lortu duten beste lau lagunentzat.

Lehiaketa internet bidez gauzatu da eta sormenak ezagutzera emateko webgune bat sortu izan da, www.irudimena.com, hain zuzen ere. Interteneko espazio honetan parte-hartzaileen ekarpenak argitaratu izan dira. Epaimahaia Hego nahiz Ipar Euskal Herrian arte grafikoen esparruan eta literatura munduan dabiltzan adituez osatua izan da.

Sarituak

Hauek dira sarituak kategoria eta mota bakoitzean:

Irudiak:

Erantzunak

Nahiaetaezina
2011-04-22 : 15:32

Sarituen atala osatzea ahaztu zaizue...

25 urtez petiko irudi sortzaileak

1. Miriam Abaitua (Araba – Gasteiz) – “Aitzuloaren mitoa”

2. Mikel Zelaieta (Araba – Gasteiz) – “Mahaian dantzariak margotzen”

3. Nahia Garat (Nafarroa Beherea – Donapaleu) – “Zirtzilen plaza hartzea”

25 urtez goitiko irudi sortzaileak

1. Igotz Ziarreta (Bizkaia – Meñaka) – “Txalaparta warrior”

2. Julien Goul (Lapurdi – Baiona) – “Rue Poissonnerie”

3. Cristina Calero (Bizkaia – Las Arenas) – “Txalaparta”

25 urtez petiko testu sortzaileak

1. Charlotte Chorhy (Nafarroa Beherea – Donibane Garazi) – “Entzun, entzun gaztea”

2. Patxi Berhouet (Nafarroa Beherea – Bidarrai) – “Txalaparta isildu da”

3. Nahia Alkorta Elezgarai (Gipuzkoa – Irura) – “Harritik herria”

25 urtez goitiko testu sortzaileak

1. Miren Mindegia Petrirena (Nafarroa – Elizondo) – “Zizelkariaren heriotza”

2. Bea Sallaberry (Lapurdi – Baiona) – “Ganen da”

3. MariJoxe Azurtza (Gipuzkoa – Donostia) – “Ekain”

Erantzun

Sartu