Kolore gorriko A hori ateo edo agnostikoen ikur da, Out izeneko kanpaina baten sinboloa. Richard Dawkins biologoaren fundazioak bultzatutako deia da, publikoki adierazteko jendeak ez duela erlijiorik edo beste sinesmenik izate supernaturaletan, eta horren ordez ikuspegi humanista, arrazoizko, naturalista eta zientifikoaren alde dagoela.
Out izeneko manifestuaren euskarazko bertsioa Ion Agirrezabal izeneko lagun batek egin du.
Kanpainaren ideia da A gorria publiko eginez, zure jarreraren berri ematen duzula, pentsamendu horren zabalkundea zabaltzeko. Adibidez, Josu Lezameta Jozulinek berak Twitterreko bere profilean ere badu A gorria, beste zenbait tuiterlari euskaldunek bezala. Ikono hori ezartzeko zure avatar irudietan, hemen dago aukera bat.
Kontuan hartzekoa da kanpainaren helburua guztiz boluntarioa dela. Inoren Outing egitea edo beste norbaiten identitatea agerian jartzea deskartatua dago guztiz ateismoaren kontu honetan: herrialde batzuetan erlijiorik gabeek zigor larriak jasan ditzakete beren pentsamendua publiko egiten bada.
niri lehenengo begiradak aintzinako "letra eskarlata" ekarri dit burura... :S