Emakumeak protagonista izango dituen Artedrama Euskal Laborategiaren aurkezpenera gonbitea
2011-04-18 13:04
Aurten ere, apirilaren 24tik 30era bitartean, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.
ADEL topaketen edizio berri honen xehetasun guztiak jakinaraziko dituzte datorren asteartean, apirilak 19, goizeko 11.00etan Bilboko YORICK Liburudendan (San Frantzisko kalea, 15.aren parean). Partehartzaileak:
Iñake Irastorza
Maria Urzelai
Ainara Gurrutxaga
Ander Lipus
Aurtengo ADEL seigarren edizioan parte hartzen duten profesionalek eskainiko dituzten ikastaroez aparte, Aulestiko herrian hainbat emanaldi eta ikuskizun burutuko dira aste osoan zehar; Munstroa, Stereo, Herio Heroi, Iduzkilore, Errautsak. antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea.
-----------------------------------------------------------
Hau da gure ardura: ez ote dira museo handi zein txikiren arasetan lehortuko gure hizkuntza eta lengoaia dramatikoak.
Hau da gure beldurra: ez ote digu atzamar artetik ihes egingo gure kult-ura dramatikoak.
Hau da gure egarria, hau gure Kastaliako iturri txikia.
-----------------------------------------------------------
* Zer: Artedrama Euskal Laborategiaren Aurkezpena
* Noiz: asteartea, apirilak 19
* Non: YORICK Liburudenda
(San Frantzisko kalea, 15.aren parean-BILBO)
* Nor: Iñake Irastorza, Mar ia Urzelai, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus
Erantzunak kargatzen...