Teknologia albisteak
2

Paquita la del Barrio eta bere rancherak

Erabiltzailearen aurpegia
Markos Zapiain
2011-04-18 : 10:04

Paquita la del Barrio mexikarra 15 urte zituela ezkondu zen, haurdun, berrogeita biko gizon batekin. Haurdunaldian jakin zuen bere senargaiak beste herri batean beste emazte eta familia bat zeukala, baina ez zuen indarrik izan uzteko. Orduan pilaturiko oinazea darie bere abestiei. Errukirik gabe iraintzen ditu gizonak. Hauxe da ziur aski bere kanturik ospetsuena, Rata de dos patas:

Paquitak lehenbiziko senar hura eta beste gizon asko dauzka gogoan "Agure buztan berde" kantuan, Viejo rabo verde; "zahar gizajo sehaska-bortxatzaile" deitzen die:

Beste abesti honetan, Pobre pistolita, bere gizon harroaz kexu zaigu Paquita:

Gau osoa pasa nuen itxoiten, zure zurrungak entzuten, bakardadean ameslari; pistolatxo tristea zurea, jadanik ez du tiro egiten, ezta noizbehinka ere.

Erantzunak

MariPutz
2011-04-18 : 12:07

Kontxo! Paquita la del Barrio, aspaldikoa! Niri gehien gustatzen zaidan abestia hauxe da: http://www.youtube.com/results?search_query=paquita+la+del+barrio+tres+veces+te+enga%C3%B1e&aq=2&oq=paquita

aitormenta
2011-04-21 : 05:14



Oso ona "tres veces te engañe" abestia.



Eta barre apur bat egiteko, hemen parodia bat:

http://www.youtube.com/watch?v=XosiuUMLQjc&feature=fvwrel

Erantzun

Sartu