Teknologia albisteak

Bizkaiko Ume eta gazteen liburu azokarik handiena egingo da asteburuan Basaurin

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Zubiete. Sustraiak Fundazioa
2011-04-14 : 14:04

Sustraiak Fundazioak bigarren urtez antolatu dau Bizkaian egiten dan ume eta gazteentzako liburu azokarik haundiena. 14 argitaletxe eta liburudendak orrialde zoragarriak zabalduko deutsiez umeei, gazteei eta gurasoei, ipuin kontalariak, diskofestak, jolas interaktiboek, Betizuk eta abarrek une alai eta dibertigarriak pasarazten deutsien bitartean. Jorrailaren (apirila) 15ean, barikua, hasi eta domeka bitartean egongo da zabalik.

Basauriko Solobarria plazan dagoen karpa haundian sartzen garenean, liburuek eta ipuinek sortzen daben mundu zoragarrian murgilduko gara. Horretarako ibili direz buru belarri lanean Sustraiak fundazioak eta bertan izengo direzen 14 argitaletxe eta liburu dendek: Elkar, Ttarttalo, Txertoa, Sua, Ibaizabal, Aizkorri, Erein, Luditoys, Urtxintxa eskola, Gaztetxoak, Ipuin lapikoa, Basauriko liburutegiak, Biok liburudenda eta Biografías personalizadas.

Salmenta stand-en inguruan, gainera, umeek eta gazteek aukera paregabea izango dabe zenbait produktu bertan probatzeko, izen be, euskerazko produktuen erakusketa interaktiboa eukiko dabe eskura. Erosketa egokia egin baino lehenago, benetan zer gura daben jakingo dabe. Horretaz gainera, zapatu eta domeka goizetan tailer ugaritan inon direzenak egin eta itxura barriztuta be atarako dabe.

Bariku goizean Basauriko ikastetxeek eukiko dabe aukera liburu azoka bisitatzeko. Eguerdian irekiera ekitaldia egin ondoren, arratsaldeko 16:30etan zabalduko ditu ateak publiko orokorrarentzat. 18:00etan ipuinak ondo baino hobeto kontatzen eta girotzen dituen ipuin kontalari bikote bat gerturatuko jakie umeei, Itziar Ituño basauritarra eta Robert Tananta amazoniarra hain zuzen. Zapatu arrastian, 18:30etan, Diskofesta mundiala egongo da Bazen behin zirkoagaz. Domeka arrastian, liburu azokari amaiera zoragarria emoteko umien hain lagunak direzen Betizuko lagunak etorriko direz eta berbena alaia eta mugitua egingo dabe.

Hori dan hori Basauriko Solobarria plazan egongo da datorren asteburuan, 15etik 17ra arte, metroko geltokitik urten eta minutu batera. Goizez 11:00etatik 14:30ak arte eta arratsaldez 17:30etatik 20:30ak arte.

Sustraiak Fundazioaren zeregin nagusia da euskera bultzatzea eta ahalegintzea euskera bera izeten gazteen sozializaziorako tresna garrantzitsua. Horretarako, etengabe proiektuak eta ekintzak garatzen ditu gure kultura sustatzeko eta herritarrengana hurreratzeko. Hiru patrono daukaz: Sustraiak kultur elkartea, 40 urteko ibilbidea daukena euskara eta euskal kultura sustatzen, Xibiri elkartea, 18 urteko ibilbidea bete dauena euskera bultzatzen eta aisialdia garatzen eta, azkenik, Basauriko Udala.

www.sustraiak.net

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago