Teknologia albisteak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua
2011-07-09 : 12:07

Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete(1944-2010) poetaren memoria denboran zehar mantendu dezan XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA deia egiten da, urtero egiteko asmoarekin. XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA emateko lehiaketa irekia aurautzen duten oinarriak.

- XEDEA:
Oinarri hauen xedea XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA emateko lehiaketa irekia arautzea da.
PARTE HARTZAILEAK
Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak (nahi beste) aurkeztuta. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara.

- OBREN BETEBEHARRAK:
Lanak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute gutxienez. Grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, lau kopiatan, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio
bikoitzean eta alde batetik bakarrik. Lanetan izenburua eta egilearen ezizena aurkeztu beharko dira.
Lanarekin batera kartazal bat bidali beharko da, kanpoko aldean lanaren izena eta egilearen ezizena duela. Barruan, egilearen datu pertsonalak adierazi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.
Ez dira onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

- AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA:
Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Kartazalean honako hau adierazi beharko da nahitaez: �XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIRAKO 2011�.

- SARIA:
Sari bakarra egongo da, 10.000,00 eurokoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur bat emango zaio.

- EPAIMAHAIA:
Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du epaimahai bat, epaimahai hori euskal literaturan adituek diren pertsonek osatutako dute. Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da.

- SARIA EMATEA:
Kultura eta Euskara Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du.
Sariaren irabazlea 2012ko otsailaren 1ean jakinaraziko da, eta kultur ekitaldi batean emango da. Erabakia apelaezina izango da eta irabazleak nahitaez egon beharko du saria emateko ekitaldian, berau jaso nahi badu,
ezinbesteko arrazoirik ez badago behintzat.

- SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA:
Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. XABIER LETEren obra eta oroimenaren garrantiza kontuan izanik, aparteko bilduma bat sortuko da orain deitzen den saria jasotzen duten lanak jasotzeko.

- IRABAZLEAREN ESKUBIDEAK:
Saria jasotzen duen egileak, eskubidea du:

a) Bere obraren 100 ale hartzeko.
b) Sariari dagokion diru-kopurua jasotzeko, horrekin bere egile eskubideak betetzat joko dira, bai inprimaketan bai prozesu digitalean edo/eta Interneten.

- IRABAZLEAREN BETEBEHARRAK:
Lehiaketaren irabazleak honako konpromiso hauek hartzen ditu beren
gain:

a) Saria jakinarazten denetik hamabost eguneko gehieneko epean saritutako obra oso-osorik ematea euskarri informatikoan.
b) Aurrerantzean egiten den edozein ediziotan, obrak saria lortu duela adieraztea eta nabarmentzea, honako ihau jarrita: �XABIER LETE NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA 2011�.
c) Jabetza Intelektualari buruzko 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen
arabera beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea
saritutako obra argitaratzeko.

- PARTE HARTZEA, INTERPRETAZIOA ETA BESTELAKOAK:
Sari honetan parte hartzen duten pertsona guztiek oinarriak onartzen dituzte bere osotasunean.
Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritzaren bitartez.
Aipatuak ez diren alderdi guztiak Epaimahaiak ebatziko du irizpide literarioak
soilik kontuan izanda. Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak suntsitu egingo dira eta ez zaizkie egileei itzuliko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago