Teknologia albisteak

'Zinemateka' saioaren festa

Erabiltzailearen aurpegia
Zinemateka
2011-04-14 : 10:04

Gaur apirilak 14, osteguna, Zinemateka telebista saioaren festa, Bilboko Kafe Antzokian 22:00etan. Lehen denboraldiaren amaiera ospatzeko izango da, eta saioan izan diren gonbidatuak eta jarraitzaileak elkartzeko aitzakia da festa hau.

Gora Gora Kids + Sad Town Losers Ondoren, DJak: Special J & Les Alborregach + Unai Goikolea. Kontzertuaren aurretik, lunch-a egongo da, 21.30etan hasita. 5 euro dira.

Urriaren 7an hasi zuen bere ibilbidea Zinemateka ETB-3ko saioak, Faster, pussycat, kill, kill! filma emanez. Ordutik, ostegunero erakutsi ditu pelikulak, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Amaia Kaierok aurkeztutako saiotik zinema zuzendariak, gidoilariak, ekoizleak, zinemazaleak, aktoreak eta beste hainbat gonbidatu igaro dira, astero-astero.


Argazkiak.org | Zinemateka Festa © cc-by-sa: herri.admin

Erantzun

Sartu