Gaur da Txernobilgo istripu nuklearraren 25. urteurrena, Gogoratzekoa izan daiteke zer izan zen hura, irudi harrigarri hauekin:
Bideo hori Volodimir Shevchenko zinema zuzendari ukrainiarraren lanaren laburpen bat da. Bertako telebistako film-egilea zen Shevchenko eta zenbait astez irudiak grabatzen egon zen Txernobilen. Youtuben dagoen filmaren kalitatea ez da ona, baina azpitituluek kontatzen dute ingelesez zer zen izan zen hura. Bereziki ikaragarria da Shevchenko sabaian igota grabatzen ikustea.
Ingurune hartan, lehertutako erreaktore irekiaren bistan, derrigor hilgarria zen jaso zuen erradiazio dosia, eta izatez, aste gutxitara hil zen. Era berean ikusten da nola arriskatu zuten hainbat langile eta soldaduk, Txernobil estaltzeko egin zuten porlanezko sarkofago erraldoia egiten: langile horietako batzuen helikopteroa lurrera erori eta bertako guztiak hil ziren. Hori ere grabatu zuen Shevchenkok.
Erantzun
Sartu