Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berdintxiketan: berdintasunaren aldeko Oñatiko 1. herri lasterketa mistoa

Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da,oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da.

Hori dela eta, Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak eta Kirol Zerbitzuak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena. Lasterketa Oñatiko herri gunean eta 5 kilometroko luzera izango du. 2011ko apirilaren 15ean antolatuko da, ostirala. Arratsaldeko, 19:30etan.

Parte-hartzaileak: bikote mistoak eta banakako korrikalariak. Lasterketan parte hartu dezake 16 urtetik gorako edonork. Dena dela, sariak bikoteen artean banatuko dira, soilik.

Herri lasterketa denez, parte hartzea bultzatu nahi dugu eta ez irabaztea. Hori dela eta, lasterketa guztietako sari nagusiaz gain, parte hartzaileen artean hainbat opari zozketatu nahi ditugu. Kamiseta bana ere oparituko dizuegu. Izenematea: pertsonako 5 euro balio ditu lasterketak. Blogean aurkituko duzu izena emateko lotura.

Lasterketaren antolatzaileak Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea da. Zehazki, fakultateko Kirol Zerbitzua, Berdintasun Taldea eta LEINN graduko ikasleek osaturiko Snatu konpainia.

Blog honetan aurkituko duzu lasterketari buruzko informazioa. Izena emateko hemen.

Kontaktua: berdintxiketan@gmail.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu