Teknologia albisteak

Langune.com, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkartearen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax, Langune
2011-04-12 : 12:04

Langune 2010ean aurkeztu genuen, Hizkuntzen Industriaren alorrean Euskal Herrian lanean dihardugun enpresak batzen gaituen elkartea. Irakaskuntza, hizkuntzen teknologia, itzulpengintza eta edukietan lanean dihardugun eragile talde bat da Langune, 2008an Gipuzkoa Berritzen - Innobasque plataformaren baitan talde baten bi urteko lanaren ondorio gisa sortua. Elkarteak aurkeztu berri du bere webgunea: www.langune.com

Hizkuntzen tratamenduarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuak diseinatzeaz, ekoizteaz eta komertzializatzeaz arduratzen den jarduera-sektorea da Hizkuntzen Industria, eta sektore horretako eragileak batzen ditu Langune elkarteak.

Eleaniztasunaren garrantzia pizten ari da globalizazioaren ondorioz, eta hortaz, aurreikuspen onak dituen sektore ekonomikoa da hizkuntzen industria. Sektore ekonomiko industrial hori antolatzea eta aktibatzea du helburu Langunek.


Argazkiak.org | Langune webgunea © cc-by-sa: codesyntax

Martxoaren 15ean Batzar Orokorra egin zuen elkarteak, eta han aurkeztu zuen bere webgune berria. Plone CMSan garatuta dago eta gaika sailkatutako albistegia dauka:

Hizkuntzen industriaren inguruan diharduten eragile bat bazara eta baldintzak betetzen badituzu jar zaitez Lagunerekin harremanetan.

Erantzun

Sartu