Teknologia albisteak

Emakumeen kontrako indakeria salatzea ere delitu?

Erabiltzailearen aurpegia
Iker
2011-04-08 : 15:04

Burlatan emakume bat hil dutela salatzeko elkarretaratzea deitu zuten Arrasaten ostegun arratsaldean, halakoetan ohikoa duten moduan. Ordu berean ohiko osoko bilkura zegoenez, Arrasateko alkateak zinegotziei elkarretaratzean parte hartzeko gonbidapena egin zien. Alderdi guztietako ordezkariek ondo ikusi zuten ekimena eta bertan batu ziren. Halako baten, baina, Ertzaintzaren hiru patrulla agertu eta elkarretaratzean zeuden hainbat pertsona identifikatu zituzten.

Goiena.net-etik jaso dut albistea, Ubane Maderak idatzita. Kazetariak azaltzen duenez, Ertzaintza agertzearekin bat, sozialistek agerraldia utzi zuten eta, horren ostean, osoko bilkuran sozialistek haserre alkatea egin zuten erantzule "baimenik ez zuen ekitaldi batean parte hartzera gonbidatu izanagatik".

Gertaera penagarri honek hainbat gauza pentsarazi dizkit: bat, Arrasaten genero indarkeriaren kontrako agerraldiak zoritxarrez askotan egiten direla eta ez dela inor identifikatu beharrik izaten; eta bi, PSE-EE EAEko gobernuko eta ondorioz Ertzaintzaren erantzule nagusi izanda, beraiek direla halako agerraldi baten Ertzaintzak inongo trabarik ez jartzeko ardura dutenak; are eta gehiago, alderdiko partaideak bertan bazeuden.

Penagarria, politikari hauek duten maila!

Honatx, Goiena.net-eko albistea.

Erantzun

Sartu