Teknologia albisteak
1

Debtocracy: Greziako zorra salatzen duen filma ekoiztu dute herritarren ekarpen bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Etxenike
2011-04-11 : 09:04

*Zor-krazia edo Debtocracy: Greziako zorrak sortutako egoera ekonomikoaren inguruko filma ekoiztu dute.

Greziak duen zorraren sorreraren analisia eta hari aurre egiteko proposamen berriak aurkezteko asmoarekin, Marte Xadjistefanu eta Kateria Kitidi kazetariek Debtocracy izeneko filma ekoiztu dute, eta apirilaren 6an argitaratu dute interneten. Autore eskubide gabe eta hiru hizkuntzatan azpititulatua banatuko da laister. Filma finantzatzeko herritarren diru ekarpenak baliatu dituzte.

Filma ekoizteko hiritarrengan zuzendu dira diru ekarpenen bila. Langileek bolondres gisa egin dute lana. Bertan David Harvey, Samin Amin, Kostas Lapavitsas eta Ntimenil Gerald akademiko, Alain Badiou Filosofoak, Hugo Arias, Ekuador auditoria komitearen arduraduna, Eric Toussaint, Fernando Solanas Zine zuzendaria, eta Avi Lewis eta Jean Katrmer kazetariek parte hartzen dute.

Momentuz filma www.debtocracy.gr helbidean ikus daiteke greziarrez, baina laister filma honen egileek espero dute behintzat hiru hizkuntzata azpitituloak aurkeztea.

Erantzunak

Gotzo
2011-04-11 : 11:42

Gustura ikusiko dut film hori. Gotzo

Erantzun

Sartu