Teknologia albisteak
2

Zilar Astea 2011 Durangon

Erabiltzailearen aurpegia
Zilar Astea 011
2011-04-09 : 10:04

Zilar Astea Durangoko hainbat elkarte, eskola, antzerkilari, musikari eta herritarren arteko elkarlanetik sortzen den aste tematikoa da. Tematikoa da gai bat hartzen duelako ardatz, aurten "80ko hamarkada Durangon". Eta tematikoa da baita, tematua dagoelako Durangoko ahalik eta talde eta gehien biltzera. Aurten hamabi izan dira parte hartu duten taldeak eta ehunetik gora taula gainean, eskolan edo pantailan agertuko diren pertsonak.


Iazkoa izan zen lehenengo edizioa, Joseba Sarrionandia eta bere lana oinarri hartuta antolatu zena. Aurten 80ko hamarkadan Durangon izan zen kultur eta herri mugimendua ditu ardatz. Hari horri tiraka programazio zabala osatu da.

Alde batetik, Durangon batxilergoa eskaintzen duten eskola eta ikastola guztietan landu da edo landuko da gaia. Zilar Asterako beren beregi egin den dokumentala, DURANGO 80 izenekoa, ikusiko dute eta Juan Luis Zabala idazlearen bisita ere edukiko dute "Galdu arte" nobelaren irakurketaren kari. Zenbait ikastetxek euren kultur astean ere txeratu dute Zilar Astea.

Programazio zabala, publiko orokorrarentzakoa ondorengoa da:

Apirilak 12, martitzena, 20:00etan Plateruenean, mahai-ingurua: "80ko hamarkada Euskal Herrian". Pate hartzaileak: Josu Zabala (musikaria), Mario Zubiaga (politologoa) eta Idoia Eizmendi (Bilboko Gaztetxeko kidea izandakoa).

Apirilak 14, eguena, 20:00etan Plateruenean, (ZA)PATUEK ikuskaria. Antzerkia, musika, poesia, bertsoak eta dantza biltzen dituen ikuskaria. 1984ko zapatu arrrunt batean, taberna arrunt batean, jende arrunt bati gertatzen zaizkion ezohiko gertakariak eta 25 urte beranduago gerta litezkeenen inguruko apustu bat da oinarria.

Apirilak 15, barikua, San Agustin Kulturgunean 22:00etan, "DURANGO 80-Herri Kultura" dokumentalaren lehenengo emanaldia. 80ko hamarkadako aldizkari, musikari, antzerkiari, auzo elkarteei… buruzko dokumental elkarrizketatua.

Apirilak 16, zapatua, Udal liburutegian goizeko 10etan, LITERATURA ESKOLA. Juan Luis Zabala idazlea, "Punka eta literatura 80ko hamarkadan" gaia landuko du.

Apirilak 16, zapatua, Plateruenean, 18:00etan, "8ko hamarkadako jostailu eta jolasekin OLGETAN". Ume eta gurasoentzako jolas tailerra orduko jostailu eta jolasekin.

Apirilak 16, zapatua, 20:00etan, San Agustin Kulturgunean, "DURANGO 80" dokumentalaren bigarren emanaldia eta "EGIZU ZEUK!" film laburren lehiaketaren sari banaketa.

Erantzunak

Petra
2011-04-09 : 16:41

Norbaitek "Plaisir des Proletairs" izeneko musika talde alemaniar baten emanaldiaz gogoratzen da? 1986ko Durangoko jaietan, Santa Ana ("Santana") plazan. Uste dut, lehenago Korroskadak eta gero Cicatriz-ek jo zuen....

Unai
2011-04-10 : 14:49

Ni akordatu akordatu ez, baina batu dudan materialaren artean hau dago.


Erantzun

Sartu