Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egurrezko bizikletak, Audirenak eta Euskal Herrikoak

Sustatu
2011-04-29 16:04

Beste auto ekoizle batzuk bezala, Audi etxeak ere bizikletak egiteari ekin dio. Eta modelo orijinal bati jarrio diote beren marka: egurrezko txirrinda bati. Euskal Herrian egiten den produktu baten oso antzekoa da, izatez, Axalko etxeak ere egurrezkoak egiten baititu geurean.

Goikoa da Axalko bat, eta hemen behean Audirena.

Izatez, auto-fabrikan barik, beste ekoizle batek egiten dizkio Audiri: Renovo etxeak. Axalko marka euskaldunaz gain, hiruzpalau fabrikatzaile badira munduan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu