Teknologia albisteak

Ebro ibaira baimendutakoa baino 10 gradu beroago isurtzen du ura Garoñako zentralak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-06 : 19:04

Greenpeacek gaur publiko egin duen ikerketa baten arabera, Garoñako zentraletik Ebro ibaira isurtzen duten ura behar baino 10 edo 15 gradu beroagoa da. Arauak 3 graduko tenperatura beroagoa isurtzea baimentzen diote Nuclenor kudeatzaileari, baina hortik gora, askoz beroagoa isurtzen dute, eta Ebro ibaiko zenbait puntutan neurtu dute hori. Datuak otsailaren 9an hartu zituzten, Fukushimako krisia hasi baino hilabete lehenago, baina gaur egin dituzte publiko.


Argazkiak.org | Garoña eta Ebroko tenperatura © cc-by-sa: sustatu

Hemen Greenpeaceren prentsa-oharra, eta beste orri honetan datuen txostena, Uriker enpresak egindakoa.

Laburbilduz, goian itsatsi dugun taula honek erakusten du neurketa puntu bakoitzean hozbero aldaketa zenbatekoa izan den. Mapa honetan, berriz, neurketa puntu horien kokapena. Puntuak pilatuta dauden meandro horretan dago Garoña.


Argazkiak.org | Garoña, eta uraren neurketa puntuak © cc-by-sa: sustatu

Garoñako zentral nuklearreko erreaktorea da Fukushima Dai-Ichi zentralean hondatzen lehena izan zenaren berdin berdina. Gaur bertan jakinarazi da aurreikuspen ekonomikoak egiten dituen erakunde batek, UBS-k, zerrenda beltz batean jarri duela Garoña, Fukushimarekin duen parekotasunagatik eta zentralak duen adinagatik.

Erantzun

Sartu