Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ambrosia Plus lortzetik urrats bat gertuago

Sustatu
2011-04-06 10:04

Behi genetikoki eraldatuek giza-esnea ematea lortu dute. Tira, emakumearen esnearen ezaugarriak errepikatzen dituen esnea da, izatez. Hona albistea egunkari batean.


Behi arruntak, ez genetikoki eraldatuak: CC Aitortu © cc-by: Iain McDonald

Gogora datorkigu Arthur C. Clarke idazlearen zientzia-fikziozko ipuin zoragarria, The Food of the Gods. Enpresa batek haragi artifizial mota berezi bat sortzen du, Ambrosia Plus izenekoa, eta sekulako arrakasta komertziala dauka. Hala ere, halako batean, zalantza etikoak sortzen dira okela horren inguruan...

Gehiago esan beharra dago ulertzeko?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu