Teknologia albisteak

Zapatero ez da hautagai izango 2012an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-02 : 16:04

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea ez da 2012ko Espainiako hauteskundeetan hautagai izango. Gaur iragarri du, alderdi sozialistaren batzar batean.

PSOEren Batzorde Federalean iragarri du Zapaterok ez dela berriro aurkeztuko 2012an.

Gobernuko Presidente aukeratu nindutenean 2004an, pentsatzen nuen estatuaren gidaritzan egoteko epe nahikoa zela 2 legegintzaldi. Zortzi urte. Ez gehiago. Uste nuen hori zela aproposena, ez alderdi honentzat, baizik eta herri honentzat. Herri bat zeinen gidaritza, lidertza demokratikoko nire ikuspuntutik, bi epekoak behar duten izan. Utzidazue gehitzen, uste nuela hori zela aproposena baita ere nire familiarentzat.

Zapateroren hitzaldi osoa testuan sartu dute El Paisen.

Sozialistek Udal hauteskundeen ondoren hasiko dute euren hautagaia aukeratzeko prozesua, maiatzaren 28an. Carme Chacon eta Alfredo Perez Rubalcaba dira gehien entzuten diren izenak. Duela bi urte Patxi Lopezen izena ere entzun zen.

Alderdi Popularra dagoeneko ari da 2012ko martxoan izan behar duten hauteskundeak aurreratzea eskatzen.

Albistea beste toki batzuetan:

Erantzun

Sartu