Sorturen sententzia, hiru puntutan laburtuta
2011-04-01 17:04
Sortu alderdia legez kanpotik utzi duen sententzia gaur egin da publiko. Bederatzi epailek egin zuten horren alde Auzitegi Gorenean. Beste zazpik, aldiz, iritzi nagusiaren kontrako boto partikularra argitaratu dute. Guztira, ehundaka orrialde. Hedabide eta analistak ari dira beren irakurketak egiten. Gure iritziz nabarmenena da gutxiengoan geratu diren epaileek sententzia hiru puntutan nola txikitzen duten.

Argazkiak.org | 3 puntu Sorturen sententziaren kontra © cc-by-sa: sustatu
Horko pasarte hori boto partikularrekoa da, eta sententziak dituen hiru akats nagusiak deblauki botatzen ditu:
- Ez dago frogarik, baizik eta "errelato luze" bat, zeinean ezker abertzalea eta ETA gauza bera diren, eta Sortu sortzea ETAren agindu zuzen bat.
- Errelato horren oinarriak dira ETAren da 2009ko dokumentu bat, eta justifikatzen dute zita partzialekin eta uste justifikaezinekin. Uste horiek gezurtatzen dituzten probak alde batera utzi dira.
- Jurisprudentziak esaten zuenari muzin egin zaio erabat: alegia, alderdiaren estatutuetan dagoen indarkeriaren errefusatzeari balio erabakigarria ematen zion jurisprudentziak.
Dokumentuak:
- Gehiengoaren sententzia, Sorturen kontrakoa (PDF)
- Boto partikularra, Sorturen aldekoa (Scribd-en)
- Hemen itsatsita, boto partikularraren testu hutsezko bertsioa.
Erantzunak kargatzen...