Teknofiloen albistegia

IEB2011: Gizarte-sareak; izen ematea zabalik, egitaraua argitaratuta

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2011-04-04 : 12:04

Informatikari Euskaldunen VIII. bilkurako aurtengo gaia gizarte-sareak izango dira. Jardunaldia maiatzaren 12an izango da Miramonen, Donostian. IEB2011 Bilkurarako izen-ematea zabalik dago gaurtik hasi eta maitzaren 10era bitartean. Matrikula dohainik da baina behar-beharrezkoa izango da aldez aurretik izen-ematea egitea aipatutako datetan.

IEB2011 bilkura egun guztian zehar luzatuko da eta hainbat hizlariren parte hartzea egongo da. Goizean hizlariak entzuteko parada izango da eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, "sarea josten" saregintza ekitaldi bat egongo da partaide guztiek taldeko beraien arteko harremanak lantzeko.

Matrikulazio epea beraz zabalik gaurtik maiatzaren 10era bitartean UEUko webgunean

Bilkuraren inguruko informazio zehatza IEBren blogean

Egitaraua

  • 08:30-09:00. Harrera.
  • 09:00-09:15. Jardunaldien aurkezpena.
  • 09:15-11:15. Hitzaldi gonbidatuak.
  • 09:15-09:45 Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat. Gorka Julio (Elurnet)
  • 09:45-10:15 Euskal blogosfera eta gizarte-sareak. Joxe Rojas (Topagunea)
  • 10:15-10:45 Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz. IƱaki Lakarra (Mondragon Unibertsitatea)
  • 10:45-11:15 Gizarte-sareak SEO-arengan izan duten eragina. Eider Fernandez (Overalia)
  • 11:15-11:45. Atsedena.

11:45-14:00. Komunikazioak. Aldi berean, hiru saio paralelo egongo dira (S1, S2 eta S3).

S1

  • 11:45-12:05 On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean. Koldo Bizkarguenaga (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • 12:05-12:25 Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-eatik mamia ateraz. Igor Ruiz (Deusto Unib.), Izaskun Canga (Univ. di Roma), Margo Guidi (Univ. del Salento)
  • 12:25-12:45 Sare sozialetan dugun eragina neurtzen. Elixabete Garcia (Mondragon Unib.)
  • 12:45-13:05 Umap.eu Josu Azpillaga eta Aitzol Naberan (Codesyntax)
  • 13:05-13:25 Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin. Amaia Markuleta (Contimarku 2.0)
  • 13:25-13:40 Lankidetza-sareak gure eskuetan! Xabier Iridoy eta Mikel Ihoidi (Trebea Software)

S2

  • 11:45-12:05 Zortzigarren lurraldea... geurea da!! Josi Sierra (Irakaslea, IKT aholkularia)
  • 12:05-12:25 Gure euskal munduak. Eduardo Valencia, Mikel Belasko (Marque 21-Elea) eta Jakes Larre (EKE)
  • 12:25-12:45 BabeliumProject.com: euskara eta ingelesa mintzapraktikatuz! Juan A. Pereira, Inko Perurena, Silvia Sanz eta Julian Gutierrez (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • 12:45-13:05 Make+K eta Kiribil joko hezitzaileak. Francisco Bodego (Ikasplay)
  • 13:05-13:25 OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen. IXA taldea eta eu.Wikipedia
  • 13:25-13:55 IKASYS HOME. Oihan Odriozola, Maite Gomez, E.Ibilbide ekologikoa. Petro Vera eta Ramon Gorrotxategi (EHI)

S3

  • 11:45-12:05 Indet produktuaren laburpena. Iban Agirre (Akting Ingeniaritza)
  • 12:05-12:25 www.gukultura.org Xabier Legasa (NUP ikaslea)
  • 12:25-12:45 Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin. Mikel Olasagasti (Omega Peripherals)
  • 12:45-13:05 guifi.net Joseba Martos (guifi.net fundazioa)
  • 13:05-13:35 Elhuyar Hiztegiak Android eta iPhonetan. Edurne Martinez, Gregorio Hernandez, OpenTrad itzultzaile automatikoa (ES-EU hibridoa). Ibon Aizpurua eta Justyna Pietrzak (Eleka)

14:00-15:30. Bazkalordua.

15:30-17:30. Arratsaldeko saioa.

  • 15:45-17:00. Sarea josten. Sarea josten saregintza ekitaldi bat da. Partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte, gai baten inguruan. Ekitaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik galdetegi hau betetzea.
  • 17:00-17:30. Jositako sareen aurkezpena.

Egitarau honen xehetasunez eta metodologiaz informazio gehiago hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu