Teknologia albisteak

Teknopolisen 300. programa emitituko da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2011-04-02 : 12:04

Elhuyar Fundazioak ETBrentzat ekoizten duen zientzia eta teknologiako Teknopolis saioaren 300. programa emango da igande honetan (apirilak 4). 12 urte daramatza Teknopolisek ETBko kateetan, eta egun horretarako programa berezi bat prestatu dute.

Igandero bezala, honako ordutegian egongo da ikusgai Teknopolis: ETB2an, 10:00etan eta ETB1en, 15:30ean. Asteazkenean, berriz, ETB3an ikusi ahalko da 23:00etan. Bestalde, saio guztiak ikusgai daude programako webgunean..

Hirurehungarren programaren emisioaz gain, Teknopoliseko familiak badu beste arrazoi bat pozik egoteko, Bioteknologiaren komunikazioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma España sarietan, Bizitza laborategian ernaltzen denean izeneko erreportajeari lehen saria eman diotela jakin du. Lan horren egileak Nagore Rementeria, Alaitz Ochoa de Eribe eta Beñardo Kortabarria izan dira. Asebio elkarteak eta Genoma España fundazioak sortutako saria da, eta datorren maiatzaren 10ean izango da sari-banaketa ekitaldia Madrilen.

Erantzun

Sartu