Sustatu logoa Teknologia albisteak

II. Errepublikaren 80. urteurrenean ekitaldi ugari Eibarren

Eibarko Udala
2011-04-06 12:04

Datorren apirilaren 14an 80 urte beteko dira Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zenetik (1931ko apirilaren 14an), eta Eibarko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu urteurrena gogora ekartzeko.

Eibarko udalak II. Errepublikaren aldarrikapenari dagokion 80. urteurrena gogora ekartzearren hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunotarako. Izan ere, Eibarren zeresan berezia du Errepublikaren aldarrikapenak, hantxe aldarrikatu baitzen beste inon baino lehenago.

Egitarau osoa eta xehetasun guztiak Apirileko kulturgidan (PDF, 3 Mb) aurkituko dituzu.

Hona hemen ekitaldi nagusiak:

  • Forgesen erakusketa. Apirilaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik; "*La rep�blica en la persona muchos bienes proporciona*".
  • Forgesen hitzaldia, apirilaren 12an.
  • Kirmen Uriberen "8x10. Zortzi Idazle Errepublikako" hitzaldi-irakurketa apirilaren 11n.
  • Jesus Gutierrezen "El sistema de bibliotecas y la educacion en el Eibar de la II. Republica" apirilaren 13an.
  • Teatro Interior-en "Republicados" antzezlana apirilaren 19an.
  • Joseba Tapiaren "Errepublikako kantak" kontzertua maiatzaren 27an (Euskal Jaiaren egitarau barruan).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu