Teknologia albisteak

Oker eta irregulartasunak Ordiziako Udalean

Erabiltzailearen aurpegia
ordiziakoahotsa.net
2011-04-01 : 11:04

Ez du ezker abertzaleak esaten, ezta Oiangu Bizirik Plataformak ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak baizik. Oker eta irregulartasunak obren adjudikazioetan, kontratazioetan, aurrekontuetan, Oiangun...


Kontuen Epaitegiaren txostenak 41 orri ditu. Bertan Ordiziako Udalaren, San Joseren, Majori Polikiroldegiaren, Herri antzokiaren eta Ordizia Lantzenen jardueretako oker eta irregulartasunak aztertzen dira.

Txostenean oker eta irregulartasunak honako arlo horietan ematen direla frogatzen du: aurrekontuetan, langilerian eta kontratazioetan. Bertan aztertzen dira, besteak beste, Majoriko lapurretaren kasuak, Oiangukoa, hainbat langileren kontratazioak…

Txostena irakurrita, garbi geratzen da hainbat gauzatan ezker abertzalearen salaketak arrazoizkoak direla, baita Oianguren inguruan egiten zirenak ere. Irregulartasun guztiak, ordea, ez dira izaera berekoak. Batzuen arduradun zuzen zuzenean kargu politikoak dira, alkate eta zinegotziak. Beste batzuenak berriz, Udaleko idazkaria ez duelako bere lana behar bezala egin. Eta gauzak honela, hurrengo galdera guztiz logikoa honako hau da: inork erantzungo al du honegatik guztiagatik?

Txostenean agertzen diren hainbat irregulartasun eta okerren adibideak (Ordizia Gaur aldizkarian agertuko ez direnak, prentsaurreko baten bidez ezagutuko ez ditugunak, Diarioren kronikan agertuko ez direnak…):

Udalean.

1.- Oker edota irregulartasunak aurrekontuetan.

* Hainbat oker kreditu gehikuntzan eta obren finantziazioetan (Udaleko obrak eta Altamira)
* “Udalak 2007ko ekitaldian zehar behar hainbateko aurrekontu izendapenik gabeko gatuak egin zituen, 79.174 eurokoak".

2.- Langilerian.

* “Bitarteko 8 funtzionario hautatzeko prozesuan ez da Funtzio Publikorako sarbidean buru egiten duten berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete izana bermatu eta horietako 7tan ezta publizitate printzipioa ere, EFPLren 33.1 artikulua urratuz”

3.- Kontratazioetan. Asko eta asko, publizitaterik egin gabe. Hala esleitu badira, nola eta nori esleitu zaizkie? Zein irizpideren arabera?

Oiangun. Lehiaketa publikoa ez zen garbi egin, eta enpresari ez zitzaion kaudimen ekonomiko, finantziero eta teknikoa eskatu. Nork ordainduko ditu orain ondorioak?


“2005eko otsailaren 28ko Udalbatzak lehiaketa publiko bitartez Oianguren parke eta aterpetxearen ustiaketaren emakida kontratua esleitu zion aurkeztutako eskaintza bakarrari, 40 urteko eperako eta urteko 30.000 euroko kanonarekin; halaber, esleipen hartzaileak golf zelaia, paintball eta beste eraiki eta ustiatzeko aurkeztutako aldakia onartu zitzaion. Lehia iragarkian ez zen Administrazio Klausula Partikularren Pleguetan aurreikusitako aldaki horiek gauzatzeko aukera jaso eta horrek ekainaren 16ko
Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratuko (aurrerantzean APKLTB) 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 87.2 artikulua urratzen du eta lehia printzipioa mugatzen. Gainera, Administrazio Klausula Partikularren Pleguetan ez zaie lehiatzaileei kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoa izatea egiaztatzeko eskatzen, APKLTBren 15. artikulua eta hurrengoak urratuz”

* Udaletxeko obretan. “Udalak 2007ko ekitaldian udaletxea zaharberritzeko proiektuaren idazkera 89.297 euroko zenbatekoan esleitu du, horretarako kreditu behar adinako eta egokirik izan gabe; horrek APKLTBren 11.2 artikulua urratzen du”.

* “Udalak 2005eko ekitaldian turismo bulegoa eta D’Elikatuz zentroa kudeatzeko kontratua 90.480 euroko zenbatekoarekin esleitu zuen publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bitartez; horrek publizitate printzipioa urratzen du”.

* Gune historikoko almendra ingurua urbanizatzeko obretako kontratuan, aldaketak onartu ziren legea urratuz, eta eman zen igoera "ez da beharrizan berri edo aurreikusteko ezinezko zirenen ondorio eta horrek kontratuaren xedea desitxuratu egiten du".

San Josen

* Bi kontratazioetan ez dira legeak eskatzen dituen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete.

* ATS, garbiketa, sukaldeko obrak eta catering zerbitzuetan ez dira legeak ezarritako prozedurak bete.

* “San Jose Egoitza Erakunde Autonomoak sukaldea hornitzeko kontratua esleitu du 78.462 euroko zenbatekoarekin eta esleipen hartzaileari eskaintza ekonomikoa aldatzen utzi zaio”

* “San Jose Egoitza Erakunde Autonomoaren Diruzaintza Geldikinak 2007ko abenduaren 31n 2006ko ekitaldian aitortutako sarreretan 49.145 euro barne hartzen ditu; horiek zerbitzua ematen dien udalek egindako soberako ekarpenak dira eta itzuli egin behar dira edo datozen ekitaldietako zorrekin berdindu”. Ez dugu ondo ulertzen non gertatu diren.

Majori

* “Majori Kiroldegia, S.L. Sozietate Publikoak 2005eko ekitaldian Altamira estadioko lanen zuzendaritza fakultatibo eta exekuzio-zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko kontratuak esleitu zituen, 48.000 eta 61.300 euroko zenbatekoarekin, hurrenez hurren, publizitate eta lehia printzipioak gorde gabe”

* “Apellaniz etxebizitzen proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza kontratuaren lizitazioa, Ordizia Lantzen, SA Sozietate Publikoak 270.000 euroan esleitutakoa, ez zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), ez Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean (DOUE) argitaratu eta horrek APKLTBren 78. eta 203. artikuluak urratzen ditu”.

* Kreditu izendapena. “Guztira 253.372 euroko zenbatekoarekin esleitutako kontratu baten lizitazio fasean ez zegoen kreditu egoki eta behar hainbatekorik, APKLTBren 67. artikuluan ezarritakoarenaurka”

* Majoriko lapurreta. “1996tik 2008ko maiatzera bitarteko aldian ustez lapurtutako kopuruak zenbatetsi ondoren, eraginpeko langileak, egitekoak bertan behera uztarazi zitzaiona, Sozietate Publikoari 2008ko ekitaldian 265.754 euroko zenbatekoa itzuli dio”. BAina inork ba al daki zenbatekoa izan zen lapurreta? Eta ez al du ezer esateko haren gainetik zeuden arduradun politikoek?

Horrez gain, hainbat eta hainbat kreditu izendapen oker, obren lizitazio oker, plegu okerrekin esleitutako obrak (5 kontratu 3.382.000 euroan), exekuzioetan aldaketak, hainbat eta hainbat "esleipenen prozedura eta moldeak saihestuta eta administrazioan buru egiten duten publizitate eta lehia printzipioak urratuz gauzatu dira"...


Erantzun

Sartu