Zizka-mizka hitzaldiak, erlojupeko powerpoint aurkezpenak
Joan den astean Sarea pil-pilean jardunaldian izan ziren Zizka-mizka hitzaldien bideoak argitaratu ditu Azkue Fundazioak Youtuben. Hauxe da Kaixomaitia.com harremanetarako webguneko Iñigo Arandiak emandako aurkezpena:
Horra bideo guztiak:
- Iruri Knörr (Tendentziak interneten)
- Jon Ordoñez (Berriketan.info)
- Iñigo Arandia (Kaixomaitia.com)
- Maite Goñi ( Alez ale, elez ele)
- Igone Fernández ( Gaztezulo. Gazteek, euskara eta internet)
Pecha-kucha formatuan eginak daude. Hau da, aurkezpenak 20 diapo ditu, eta bakoitzak denbora finko bat, aurrez programatua: diapoz diapo ez doa aurrera hizlariak klik eginda, baizik eta segunduek markatutakoan. Arintasunean asko aurreratzen da.
Bideo hauetan ez da erraza aurkezlea eta aurkezpena, biak batera aldi berean jarraitzea, baina lagunduko dizuete ideia apreziatzen.
Maite Goñi irakasleak bere aurkezpen propioa komentatu du bere blogean. Azkue Fundazioak ere argitaratu du kronika.
Erantzunak kargatzen...