Sustatu logoa Teknologia albisteak

1937ko Bizkaiko erasoetako argazki gehiago

Sustatu
2011-03-31 09:03

Atzo Sustatun erakutsitako argazkien harira Gerediaga elkartetik argazki gehiago bidali dizkigute, egokien ikusten genuen moduan zabaltzeko eskatu digute. Argazkiak.org-en kargatu ditugu eta hona ekarri ditugu irudiak. Bonbak nola erortzen diren ikusi daiteke irudiotan. Hemen, adibidez, Bizkaia Zubiaren ingurua, bonbak bota zituztenean eta gaur egun.


Argazkiak.org | Bizkaiko zubia 1937-2011 © cc-by-sa: gerediaga

Sarrerako irudi horretan Portugalete eta Getxo ingurua ikusten da. Irudi handia hemen bonbak ikusteko. 1937ko ekainaren 5ekoa da irudia. Ingurunea gaur egungo mapan.

Lemoako San Inazio auzoko beste irudi honetan, 1937ko maiatzaren 16ko bonbaketa ikusten da. Ez zen izango auzune horretako lehena; bonbak lehertzen ari diren zelaien inguruan lehenagotiko bonba-zuloak ikusten dira (hauts barik garbi-garbi aurreko egunen batekoak izango dira).


Argazkiak.org | Lemoako San Inazio, bonba zahar eta berriak © cc-by-sa: gerediaga

Lemoako original hori gradu batzuk biratu dugu Ipar-Hego ardatzarekin bat egiteko.


Argazkiak.org | Lemoa, 1937, bonbardaketa © cc-by-sa: gerediaga

Ingurua hementxe dago mapan. Goiko hori oraingo irudiarekin batera, konparaziorako:


Argazkiak.org | Lemoa 1937 - 2011 © cc-by-sa: gerediaga

Larrabetzuko Gaztelumendi mendiko beste irudi hau anpliatuta, ikusten dira bonbak erortzen, oraindik lehertu gabe asko, eta beste batzuk dagoeneko eztanda eginda.


Argazkiak.org | Bonbak erortzen © cc-by-sa: gerediaga

Irudi zatia original honetatik hartutakoa da. Inguru hauxe da gaur egungo mapan, baina ez du asmatu oraindik perspektibarekin edo puntu kardinalekin, ea inork laguntzen digun. Gaztelumendi mendiko hori 1937ko ekainaren 6koa da.

Beste irudi hau Asier Sarasua wikipedistak erabiltzaileak du. Gerediagatik jasotako irudi hau (atzo Deian eta Sustatun ere atera genuen) ez zen bertikal zuzenean ateratakoa, diagonalean ateratako argazkia baizik. Google Earth erabilita txukun-txukun atera du gaur egungo argazkia:
Argazkiak.org | Durango 1937-2010 © cc-by-sa: assar

Goikoaren urteurrena gaur da, martxoaren 31ko bonbardaketakoa da hori. Beste hau ere, Igorrekoa, Google Earth erabiliz erreferentziatu du Sarasuak:


Argazkiak.org | Igorre 1937-2010 © cc-by-sa: assar

Gerediagak beste argazki bat ere bidali digu, azken bi hauen antzekoa, baina oraindik ez du inork Google Earth-eko ikusmirarekin erkatu. Butroe ei da hau, 1937ko maiatzaren 24an:


Argazkiak.org | Butroi © cc-by-sa: gerediaga

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu