Sustatu logoa Teknologia albisteak

Argazki lehiaketa Valenciaga txirrindulari proban

Sustatu
2011-04-02 09:04

Eibarko Txirrindulari Elkarteak urtero antolatu du Valenciagaren oroimenezko txirrindulari lasterketa, 1972. urtetik hona. Estatu espainiarreko amateur egutegian sona handienetakoa duen proba bat da Valenciaga, Espainiako Koparako puntuagarria. Proba honen baitan, Ixuako mendatean ateratako argazkien lehiaketa antolatu dute bihar eguerdirako.

Argazkien gaia Valenciaga Memoriala txirrindulari lasterketaren igarotzea da. Ibilbidearen baitan dagoen Izua baserriaren inguruan atera behar dira argazkiak: baserriaren azpian (Arrateko errepidean) dagoen lerro zuzenean, baserriaren inguruan eta lasterketaren azken kilometroan. 12:15 - 12:30 inguruan pasako da lasterketa bertatik.


Lehiaketan argazkiak ateratzeko gunea

Lehiaketaren bigarren edizioa da aurtengoa, eta Eibarko Txirrindulari Taldeak antolatzen du, Eibarko Klub Deportiboaren Argazkilaritza Taldearen laguntzaz.

Lanak aurkezteko

Partehartzaile bakoitzak 3 argazkiz osatutako multzoa aurkeztu dezake: lasterketa horretan zehaztutako tokian ateratako argazkiak, lehenago saritu gabekoak.

  • Euskarria: CDa
  • Formatoa: jpg
  • Tamainua: 300 ppp eta gehienez 30 zm-ko aldea
  • Epea: 2011ko maiatzaren 6a

Nola identifikatu: parte hartzaileak lelo bat aukeratu beharko du, eta artxibo bakoitzak izan beharko du lelo hori + argazkiaren zenbakia (lote1 argazki1,2,3). Lelo hori jarri beharko da CDaren gainazalean. CDan bertan, testu dokumentu batean, lehiakidearen identifikaziorako datuak aurkeztu behar dira: izena, helbidea, telefonoa, e-posta eta argazki multzoari jarritako leloa.

Nora bidali

Eibarko Txirrindulari Elkartea

Pagaegi kalea, 3, behea

Eibar 20600 - Gipuzkoa

cce@clubciclistaeibarres.org

Sariak

  • Multzo onenari lehen saria: 350 €
  • Multzo onenari bigarren saria: 150 €
  • Argazki onenari saria: 100 €


Promoziozkoa: I. edizioko sari banaketa Eibarko Txirrindulari Elkartea

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu